XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) kritiken artean honako hauek ditugu:


* Errealitatearen azterketarako alferrikakoa den estatu eta boterearen paradigman ainguraturik daudela.
* Zenbait datuen ezagutza eza ere aurpegiratu izan zaie; adibidez, gudetan inplikaturik dauden benetako interesak, interes hauek ordezkatzen dituzten talde edo klaseak, interes hauek ainguraturik dauden egitura ekonomikoa, hauek azaltzeko egitura politikoa eta aparatu militarra ekintzarako tresna bezala.
* Gudan gehiegi erdiratzearen ondorio bezala, bakea definitzeko garaian beharrezkoak diren beste biolentzia motak baztertzen dituztela.
* Bere izaera kontserbatzailea eta egungo nazioarteko ordenua mantentzearen aldekoak direla; ikertzaile hauen helburu bakarra gudaren zergatiak aztertuz honekin bukatzea da, honen arrazoi ugari aurkitzen diren egituretan inongo aldaketarik planteatu gabe.

ii) Tarteko korrontea: Tarteko korrontearentzat bakea, guda, eta guda mehatxu eza (guda-tresna eta guda-instituzio eza alegia) litzateke.

Korronte honen baitan, bakea antolaturiko barne zein nazioarte mailako biolentzia eza bezala planteatzen duten autoreak ditugu, hau aurrerapausu garrantzitsu bat izanik.